Ongi etorria ematen dizugu

ontzi | BASQUE FOOD PACKAGING Innovation Hub – era

Euskadiko elikagaien ontzi eta bilgarrien berrikuntzaren epizentroa.

Komunitate bat baino askoz gehiago gara; sektoreko eragile nagusiak batzen dituen indarra gara erronkei aurre egiteko, irtenbideak bilatzeko eta Euskadiko elikagaiak eta edariak ontziratzeko modua eraldatuko duten proiektu estrategikoak sustatzeko

Ontzi- n, gure misioa argia da:

I+G+B bultzatzea elikagaien ontzi eta bilgarri seguruak, jasangarriak eta lehiakorrak diseinatzeko, euskal elikadura-kateko enpresei eta, jakina, ingurumenari mesede egiten dietena

ZERK EGITEN GAITU

BEREZI?

Dinamizazioa

Hainbat diziplinatako adituen arteko sormena eta elkarlana bultzatzen dugu, ideia iraultzaileak sustatuz.

Nazioarteko irismena

Ez gara mugatzen tokiko mugetara; gure inpaktua hedatzen da, mundu osoan inspirazioa eta irtenbideak bilatuz.

Jasangarritasuna

Egungo araudi eta politikek gidatuta, gure ingurumena eta etorkizuna zaintzen dituzten praktika arduratsuak sustatzen ahalegintzen gara.

ZEINTZUK DIRA GURE

HELBURUAK ?

ZER EGITEN DUGU

ETA NOLA ANTOLATZEN GARA

Plataformak gaiaren egungo eta etorkizunaren inguruko eztabaida ahalbidetzen duen sistema tekniko-juridikoa eta merkatua zaintzeko sistema bat du.

Eztabaida hauetan parte hartzen dutenek identifikatutako aukerak zein zailtasunak baloratu eta lehenesten ditu plataformako batzorde teknikoak, erronka nagusien nazioarteko irtenbideen bilaketa aktibatzen duena.

Arloko adituek irtenbide hauek aztertzen dituzte, bideragarrienak hautatu eta gure lurraldera hurbiltzen dituzte, harremana, sinergiak eta eremuan aurrerapena sustatzen duten proiektuen diseinua bultzatuz.

  • Ontzi eta bilgarri jasangarriekin lotutako erronkak identifikatu eta lehenesten dituzte.
  • Proiektu berritzaileak garatzen dituzte, identifikatutako erronkak beste eragile batzuekin konpontzeko.
  • Ontzi eta bilgarrien materialetan soluzio berritzaileak eskaintzen dituzte, elikagai enpresen erronkeei aurre egiteko funtsezkoak direnak.
  • Ontziratzeko eta enbalatzeko prozesuan funtsezkoak diren teknologia eta ekipo espezializatuak ematen dituzte.
  • Elikagaien enpresen egungo eta etorkizuneko erronkak konponduko dituzten irtenbide tekniko eta berritzaileak eskeintzen dituzte.
  • Ontzien teknologia, jasangarritasuna eta ingurumenari buruzko oinarrizko ezagutzak ematen dituzte, elikagai-enpresen erronkak konpontzen dituzten konponbideak identifikatzeko.
  • Beraien ezagutza teknikoaren bidez proiektu berritzaileak sortzen laguntzen dute.
  • Soluzio berritzaile eta malguak eskeintzen dituzte, ontzi eta bilgarrien arloan berrikuntza disruptiboa adierazten dituztenak.
  • Plataformako kideen eskura jartzen dute haien ikerketei, baliabide espezializatuei eta soluzioak baieztatzeko laborategiei esker lortutako ezagutza guztiak.
  • Aholkularitza ematen dute eta kontsulta teknikoei erantzuten diete.
  • Sektoreari buruzko informazioa ematen dute
  • Funtsezko agenteak identifikatzen dituzte
  • Elikadura-ekosistemako eragileen arteko konfiantza- eta lankidetza-inguruneak bultzatzen dituzte.
  • Komunitatea dinamizatzen dute
  • Elikagaien sektoreko enpresek ontzi eta bilgarri jasangarrien aldeko apustua egin ahal izateko ikerketa, garapena eta berrikuntza bultzatzen eta sustatzen dute, elikagaien segurtasuna, baldintza komertzialak eta enpresen lehiakortasuna arriskuan jartzerik gabe.

ONURAK

ontziko kide gisa, abantaila esklusibo batzuk izango dituzu:

NAHI

BATU

Ontziaren parte izan nahi baduzu | BASQUE FOOD PACKAGING INNOVATION HUB , ontzi seguru, jasangarri eta lehiakorren kudeaketaren inguruko ekitaldietan garapen berriak ezagutzeko eta ekitaldietan parte hartzeko aukera ematen duen berrikuntza komunitatea, sartu zure datuak:

ontzi | BASQUE FOOD PACKAGING INNOVATION HUB es una iniciativa del proyecto ENVAS3S liderado por el BASQUE FOOD CLUSTER y Fundación Elika y financiada por el Gobierno Vasco a través del Fondo de Innovación del PCTI 2030